Giltzarri abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2010ko eka. 11a, 16:56

1996an sortu zen Giltzarri abesbatza eta gure eskualdeko 30 abeslarik osatzen dute. Fermin ETXEKOLONEA

Berako Kultur Batzordeak antolatutako emanaldia 20:30ean hasiko da

Giltzarri Abesbatzak, Isabel Lacarren zuzendaritzapean, emanaldia eskainiko du ekainaren 12an, larunbatean 20:30ean Berako Kultur Etxean, Berako Kultur Batzordeak antolatutako ekitaldian.

Emanaldian, Jose Uruñuelaren “Agur Maria”, Mozart-en “Laudate Dominum”, Javier Bustoren “Lux fulgebit”, Christoph W. von Gluck
-en “De Profundis”, Valentin Ruiz Aznar
en “Ojos Claros”, Gioachino Rossini
ren “Il Carnevale”, Ignacio Mocoroaren “Neure Maitena” Isabel Lacar Abrilen moldaketekin, Julio Dominguez
en “Michelle”
, Morten Johannes Lauridsen
-en “Dirait-on”, Carlos Guastavino
ren “Se equivocó la paloma”, Javier Busto
ren “Porrusalda”, Ariel Ramirez eta Hugo de la Vega
ren “Alfonsina y el mar” eta Beatriz Corona eta Nicolás Guillen-en “Solo de guitarra” abestuko dituzte.

Historia

Giltzarri Abesbatza Baztan-Bidasoako 30 abeslariz osatutako abesbatza da, Sunbilla, Etxalar, Igantzi, Lesaka, Hendaia, Irun eta Baztango abeslariekin. 1996an sortu zen, inguru hauetako lagunen artean musika korala sustatzeko asmoz.

Isabel Lacarrek zuzentzen du abesbatza eta astero-astero biltzen dira, era guztietako musikaz osatutako errepertorioa prestatzeko, batez ere XVI. mende ondoko Europako musika, Hego Amerikar eta Euskal musika tradizionala. Mota aunitzetako obrak lantzen dituzte, aberastasuna ezberdintasunean dagoela uste dutelako.

Abesbatza, sortuz geroztik, Euskal Herrian barna kontzertuak eskaintzeaz gain, Austrian, Frantzian, Gaztelan eta Katalunian barna ibili da. 2008an, Ejea de los Caballeroseko txapelketan parte hartu eta laugarren postua lortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!