Etxean konposta egiteko hirugarren kanpaina abiatu da Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 9a

Dagoeneko Bortzirietako 181 familietan daukate konposta egiteko edukiontzia. TTIPI TTAPA

Dagoeneko 181 familiatan eta bi eskolatan dauzkate konpostagailuak

2008. urtean Bortzirietako Hiri-hondakinen Mankomunitateak martxan paratu zuen etxean konposta egiteko kanpaina. Honen arrakasta hagitz handia izan da eta jada bi fase egin dira. Guztira 181 familiak eta 2 eskolak hartu dute parte ekimenean.

 

Gainera, familia gehiagok erakutsi dute interesa proiektuan eta eskaera aunitz jaso dira. Horregatik, kanpainak izan duen harrera ikusi eta gero, Mankomunitateak, Nafarroako Partzuergoarekin batera, hirugarren fasea martxan paratzea erabaki du. Horretarako, izena emateko epea ireki da.

 

Beraz, parte hartu nahi duenak, Mankomunitatera deitu beharko du. 948 63 52 54 edo 670 522 975 telefono zenbakietara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun