Bigarren urtez mailaz igotzea lortu du Toki-Ona Bortziriak taldeak

TTIPI TTAPA 2010ko eka. 8a, 17:32

Jesus Alacid beratarraren eta Imanol Etxeberria lesakarraren aginduetara honako jokalariak aritu dira denboraldi historiko honetan: Ion Irazoki Martikorena (Bera), Francisco Telletxea Otxoteko (Lesaka

Lauko finalean, finalerdia irabazi eta finala galdu arren, kategoria bat goitiago ariko da

Gelditu gabe ari da lanean Berako Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldea, eta egindakoak emaitza ekarri du: bigarren urtez segidan mailaz igotzea lortu du.
Maiatzaren 23-24ko asteburuan, Nafarroako seniorren lehen mailako lauko finala jokatu zuten Noaingo kiroldegian. Finalera sailkatzen ziren biek lortzekoa zuten igoera.
Larunbateko saioan, etxeko taldearen kontra jokatu zuen Toki-Ona Bortziriak taldeak eta galtzen hasi bazen ere, azkenean markagailuari buelta eman eta irabazi egin zuen: Toki-Ona Bortziriak 81 – Asador Maya Noain 70
 Larunbatean helburu nagusia lortuta, igandean ligako txapeldun izateko partida jokatu zuten AD San Juanek eta Toki-Ona Bortziriak-ek. Ez zen ezusterik izan eta San Juanekoek 87-54 irabazi zioten Berako taldeari. Halere, ligako txapeldunorde izatearekin eta igoerarekin, aski gustura gelditu dira Bortzirietakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun