Lesakako Beti Gazte elkarteak Udalaren laguntzaz antolatzen duen Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa egin zen elkartearen egoitzan ekainaren 4an, ortziral arratsaldean.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrak hartzen dituen A mailan, lehenbiziko saria Izaskun Galardi Txoperenarentzat izanen da, bigarrena Olaia Iantzi Etxarterentzat eta hirugarrena Ane Telletxea Oiartzabalentzat.
Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. Mailan, lehen saria Kattalin Odriozola Muxikak eskuratuko du, bigarrena Beñat Iantzi Etxartek, hirugarrena Paulo Ramos Zumaldek eta laugarrena Ainara Otxoteko Larrartek eta Aitziber Irazoki Bengoetxeak.
Lehen Hezkuntzako 6. Mailan eta DBHko 1. eta 2. Mailan lehen saria Maite Odriozola Muxikak jasoko du, bigarrena Ane Gurrutxaga Errandoneak, hirugarrena Urki Txoperena Elosegik, laugarrena Ibon Txoperena Elosegik eta bosgarrena Leire Parra Eneterreagak.
Halere, lehenbizikoentzat ez ezik partehartzaile guzientzat izan ziren sariak. Lehiaketa honetan, herriari buruzko 30 galdera erantzun behar izaten dute neska-mutikoek.