Ohi bezala, Zahar Txokoko bazkideek elkarrekin pasako dute San Juan Eguna. Eguerdian Sanjuan Xarrenen izanen den mezaren ondotik, bazkaria eginen dute egoitzan. Salvador Madariaga eta Josetxo Iantzi bertsolariak eta herriko trikitilariak giroa alaitzeaz arduratuko dira. Bazkarian parte hartu nahi duenak ekainaren 15a izanen du apuntatzeko azken eguna.