Azken txanpan sartu dira eskolako neska-mutikoak, eta irailaz geroztik lan eta lan aritu ondotik, laster ailegatu zaie ikasturtea agurtzeko tenorea. Merezitako bukaera emateko, eta oporrak ongi hasteko, ohi bezala, azken egunetan egunpasa eta Haurren Eguna eginen dituzte.Ekainaren 22an, asteartearekin, Senperera joanen dira ikasle eta irakasleak eta egun osoa han pasatuko dute.Biharamunean, hilak 23, ohiko Haurraren Eguna eginen da. Seigarren mailakoak agurtuko dituzte lehendabiziko, hurrengo ikasturtean Berara joanen direlako ikastera, eta ondotik, denak elkarrekin eta trikitixa doinuekin, frontoira joanen dira. Han gaztelu puzgarriak eta bizikletak izanen dituzte eta 13:30era arte jolasean aritzeko aukera izanen dute. Ondotik, Guraso Elkarteak antolatuta, eskolako jantokia bazkaria eginen dute guztiek elkarrekin.