Greba solidarioa

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 7a

Maiatzaren 25a greba eguna izaki, irakasle batzuek zera erabaki zuten: greba arrunta egin beharrean, lanera joan eta egun horretan Nafarroako Gobernuak kendu behar zuen dirua, eurek nahi zuten erakundeari ematea. Hala, ekonomikoki larri dabilen eskolako familiari eta Euskara Mankomunitateari ematea erabaki zuten. Erabakiaren helburuak «Gobernuak hartutako erabakiaren kontra gaudela erakustea eta krisiaren ondorioz, gaizki pasatzen ari direnei gure diruz laguntzea» izan zirela adierazi dute eskolatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun