Pala eta frontenis txapelketa

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 7a

Aurten 28. aldiz pala txapelketa eginen da Biltokik antolatuta, eta horrekin batera, frontenis txapelketa ere bai. Dagoeneko izen-emateko epea zabalik dago eta ekainaren 20ra arte izanen da aukera, bi kasuetan bikoteko 25 euro ordainduta. Txapelketak aitzinera ateratzeko guttienez sei bikotek eman beharko dute izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun