Tradizio haundiko besta izaten da Sanjuan Xarren egiten dena tenore honetan eta aurten ere hala izanen da. Sanjuan Egunarekin, ekainak 24, ortzeguna, hasiko da urteroko besta. Egun horretan, 12:00etan, Arantza eta Igantziko apeza den Martin Legarrak meza emanen du. Hortik aitzinera, uztaileko igande guztietan izanen da besta eta aldi guztietan 12:00etan izanen da meza.