Mendian ibiltzea gustuko duenarentzat hitzordu ezin hobea egin du Biltoki elkarteak ekainaren 26rako: Iturenera mendiz joanen dira. Herritik abiatuta, Mendaur igo eta Iturenera jaustea izanen da egin beharrekoa eta horretarako 08:00etan abiatuko dira. Behin harat ailegatuta, Aurtizko Ostatuan bazkaria eginen da.
Irteeran parte hartu nahi duenak ekainaren 19a izanen du apuntatzeko azken eguna, eta 20 euro ordaindu beharko dira horretarako.