Berdintasunari buruzko margo lehiaketa egin da Irain eskolan

Aitor AROTZENA 2010eko ekainaren 7a

Fermin ETXEKOLONEA

Berdintasuna gaitzat hartuta margo lehiaketa egin zuten Irain eskolan maiatzean. Juan Carlos Pikabea margolariak eta Guraso Elkarteak erabaki zituzten saridunak eta Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako berdintasunerako teknikaria ere izan zen ekainaren 1ean egin zuten sari banaketan. Mailaz maila. 2 urtekoen artean Elixabet Tapia izan zen irabazle, 3 urtekoetan Kattalin Txoperena, 4 urtekoetan Ainara Senper, 5 urtekoetan Jontxu Urrusolo, 1. mailan Naroa Bertiz, 2. mailan Amaia Taberna, 3. mailan Andoni Seisdedos, 4. mailan Ainhoa Larralde, 5. mailan Beñat Ordoki eta 6. mailan Matixa Telletxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun