Ainara Fresneda eta Joseba Iturbide aske gelditu dira

Aitor AROTZENA 2010ko eka. 7a, 17:00

Ainara Fresneda, maiatzaren 29an egin zitzaion harreran Aitor AROTZENA

Maiatzaren 22an atera zen Ainara Palentziako espetxetik zigorra beteta eta Joseba ekainaren 1ean askatu zuten kargurik gabe

Ainara Fresneda Etxeberria lesakarra aske gelditu zen maiatzaren 22an, bortz urteko kartzela zigorra bete ondotik. Palentziako Dueñas espetxetik atera zen goizean eta eguerdian ongi-etorri xume bat eskaini zitzaion bere etxe atarian. Senideek eta lagunek ez zuten Ainara besarkartzeko aukera galdu eta Aurreskua ere dantzatu zioten. Astebete beranduago ere, maiatzaren 29an, ongi-etorri zabalagoa egin zitzaion Linddurrenbordako atarian, musika, Aurresku eta herri bazkari batekin.
Ainararen itzulera aspaldian iragarria zegoen, baina Joseba Iturbiderena ezustea izan zen. Ekainaren 1eko arratsaldean, inolako kargu eta baldintzarik gabe aske utzi zuten Valdemoroko kartzelan, bi urte baino gehiago espetxean eman ondotik eta gau partean ailegatu zen herrira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun