DBH 2. mailako 148 ikaslek parte hartu zuten maiatzaren 28an kiroldegian egin ziren Nafarroako Matematika Olinpiadetan. Toki-Ona Institutuak antolatuta egin zen Beran, eta ikasleak bikoteka aritu ziren lanean. Tartean, Toki Onako ikasleak diren Beñat Lopez lesakarra, Beñat Iparragirre etxalartarra eta Ramuntxo Albistur beratarra.