Zakurren errabiaren kontrako txerto eta identifikazio kanpaina abiatuko da Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2010ko eka. 7a, 11:50

Egunotan herriz herri ibiliko da albaitaria

Zakurren errabiaren kontrako txerto eta identifikazio kanpaina eginen da egunotan Bortzirietan, Julio Salinas albaiteroak jakinarazi duenez. Horretarako, jabearen nortasun agiria eta zakurraren identifikazio txartela eraman beharko dira. Lau hilabete baino gehiago duten zakur guziak identifikatu eta errabiaren kontra txertatu behar dira, nahitaez.

Arantzako udaletxeko arkupetan ekainaren 7an izanen da albaiteroa, 16:00etatik 19:00etara.

Ekainaren 8an Igantziko aparkalekuan izanen da, ordutegi berean.

Ekainaren 9, 10 eta 11n, Lesakako suhiltzaileen parkean izanen da, 16:00etatik 19:00etara.

Ekainaren 14 eta 15ean, Berako Herriko Etxeko bajeran izanen da, 16:00etatik 19:00etara.

Ekainaren 16, 17 eta 18an Etxalarko hiltegi zaharrean izanen da 16:00etatik 19:00etara eta ekainaren 18an, Zalainzokon eta Alkaiagan izanen da albaitaria, ohiko lekuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun