DBHko 148 ikaslek parte hartu zuten Beran Nafarroako Matematika Olinpiadan

Amaia eta Ainhoa 2010eko ekainaren 3a

Toki-Ona kiroldegian 148 ikasle bildu ziren larunbatean. Behean, hiru lehenbiziko bikoteak. TTIPI TTAPA

Toki-Ona institutuak antolatu zuen eta ehun lagun aritu ziren dena behar bezala prestatzen

Nafarroako Olinpiada matematikak egon ziren joan den larunbatean Berako Toki-Ona kiroldegian. 148 ikasle lehiatu ziren, denak DBH bigarren mailakoak. Froga hauek “Tornamira” Matematika irakasleen Elkarteak antolatzen ditu, Unibertsitateko irakasleen laguntzakin, eta noski, urte bakoitzean antolatzaile den ikastetxeakin. Aurten Berako Toki Ona Institutua izan da antolatzaile, eta buru-belarri lanean aritu dira bai irakasle, bai ikasle, baita familiak ere, denetara ia-ia 100 lagun.

Dena ederki atera ziren eta Iruñeko Navarro Villosladako Dzhumle Dzhemalova Mehmdovae eta Iruñeko Calasanz-Escolapios ikstetxeko Ruben Baztan Larreak osatutako bikotea suertatu zen irabazle; bigarren postuan, Iruñeko Julio Caro Baroja institutuko Maria Abad Urpi eta Zizurko Miravalles ikastetxeko Maria Lavilla Gracia sailkatu ziren eta hirugarren postua, Iruñeko Eunate institutuko Endika Legarra Nuin eta Garraldako ikastetxeko Aitziber Iturri Zabalzarentzat izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun