Berdintasunari buruzko margo lehiaketako sariak banatu dira Lesakako Irain eskolan

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 2a

Berdintasunari buruzko margo lehiaketan Irain eskolan saritutakoak. Aitor AROTZENA

Hilabete osoan gizon eta emakumezkoen arteko berdintasuna landu dute ikasgeletan eta lan hori marrazkietan bildu

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna gaitzat hartuta margo lehiaketa egin zuten Irain eskolan maiatzean. Juan Carlos Pikabea margolariak eta Guraso Elkarteak erabaki zituzten saridunak eta Jokin Apezetxea, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako berdintasunerako teknikaria ere izan zen ekainaren 1ean egin zuten sari banaketan. Mailaz maila, 2 urteko ikasleen artean Elixabet Tapia izan zen irabazle, Iker Robledo bigarren eta Enaitz Perez hirugarren; 3 urtekoetan Kattalin Txoperena nagusitu zen, Maider Mitxelena izan zen bigarren eta Naiara Robledo hirugarren; 4 urtekoetan Ainara Senper izan zen irabazle, Iraia Sanz bigarren eta Aitor Zubieta hirugarren; 5 urtekoetan Jontxu Urrusolo izan zen garaile, Maddi Pikabea bigarren eta Teresa Mesplé hirugarren; Lehen Hezkuntzako 1. mailan Naroa Bertiz izan zen irabazle, Jon Bidaur bigarren eta Xuban Fernandez hirugarren;  2. mailan Amaia Taberna izan zen irabazle, Olaia Urdangarin bigarren eta Irati Iriarte hirugarren; 3. mailan Andoni Seisdedos nagusitu zen eta Ane Etxenikek hirugarren saria eskuratu zuen; 4. mailan Ainhoa Larralde izan zen irabazle, Beatriz Gartziarena bigarren eta Uxue Eskudero hirugarren; 5. mailan Beñat Ordoki nagusitu zen, Maria Telletxea izan zen bigarren eta Laura Prieto hirugarren eta 6. mailan Matixa Telletxea gailendu zen, Dominika Stasovaren aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun