Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketetako sariak banatu ziren maiatzaren 28an

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 1a

Sarituak suertatu ziren neska-mutikoak, joan den ortziralean ikastolan. TTIPI TTAPA

Lesakako Tantirumairu ikastolak 28. aldiz antolatu du lehiaketa hau

Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatutako XXVIII. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen maiatzaren 28an. Ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, antzerki eta bapateko saio batekin.

Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: lehen mailan Olatz Arakues Mikelajauregi, bigarren mailan Xabier Igarzabal Jausaras, hirugarren mailan Uxue Mesa Garmendia, laugarren mailan Julen Otxoteko Arlegi, bosgarren mailan Paulo Ramos Zumalde eta seigarren mailan Martin Lanz Aierza.

Ilustrazio lehiaketan, lehen mailan Izaro Iparragirre Irigoien nagusitu zen, bigarren mailan Iratxe Muxika Karrion, hirugarren mailan Kattalin Odriozola Muxika, laugarren mailan Leire Igoa Apezetxea, bosgarren mailan Andrea Lasaga Migeltorena eta seigarren mailan Beñat Conde Orube.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun