Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak 2009-2010 ikasturteko udako kontzertua eskainiko du ekainaren 1ean, asteartean 17:30ean. Asier Oses txistulariak “Basatxoritxu” abesti herrikoia joko du eta Musika Hizkuntzako bigarren mailakoek antzerkia eskainiko dute. Carmen Morenok eta Zuhatz Lekuberriak The Watermanen “The Showman” joko dute pianoarekin; Ainhoa Aguilar, Iker Garcia, Jose Joaquin Goikoetxea, Marian Biurrarena eta Miren Camisonek gitarrarekin Polo Vallejoren “Tango para 4 o para 24”; Jone Olaetxea, Nahia Garcia eta Sara Maritxalarrek osatutako bibolin taldeak, Maddi Ugalde teklatuan lagun dutela, Piovaniren “La vida es bella” joko dute; Joseba Perez, Oier Zapiain, Unai Amoros eta Olatz Etxeparek osatutako klarinete eta saxo taldeak “Titanic”; Ibai Ros bateriajoleak Mickael Jacksonen “Billi jean”; Alaitz Aguilar pianojoleak Yirumaren “Crepúsculo: River mows in yor”; Ane Eltzaurdia eta Ibon Irastortza lehen txistuek eta Asier Oses, Oier Larretxea eta Mikel Moreno bigarren txistuek osatutako txistu taldeak “Araban bagare”, “Bermioko portuan” eta “Markosen txarrixe” herrikoiak joko dituzte; Abesbatza taldeak “Iruten” eta “Gora ta gora beti” abestuko ditu eta emanaldia bukatzeko, trikitixa taldeak “Gaueko errondoa” herrikoia eta Kepa Junkeraren “Beti ganoraz” joko ditu.