Aurten Nafarroako Matematika Olinpiadak Berako Toki Ona Institutuan eginen dira maiatzaren 29an, larunbatean. 152 ikasle lehiatuko dira, denak DBH bigarren mailakoak. Frogak bikoteka eginn dira, baina bikotea ezin izanen da ikastetxe bereko ikasleekin osatu. Lehenengo eta bigarren saria lortzen duten ikasleetatik hiru Espainiako Matematika Olinpiadetara joanen dira, Nafarroako ordezkari bezala. Lehiaketa hau ekainean eginen da Mallorcan.
Froga hauek “Tornamira” Matematika irakasleen Elkarteak antolatzen ditu, Unibertsitateko irakasleen laguntzakin, eta noski, urte bakoitzean antolatzaile den ikastetxeakin. Aurten Berako Toki Ona Institutua izan da antolatzaile, eta buru-belarri lanean aritu dirabai irakasle, bai ikasle, baita familiak ere, denetara ia-ia 100 lagun.
Frogak egitera etortzen diren ikasleez gain, hauen familiak eta lagunak ere etortzen dira. Frogak irauten duten bitartean, hauei ekitaldi batzuk eskeintzen zaizkie: bisita gidatua Beran barna, edo autobusez joan-etorri Ibardingo bentetara.
Horretaz gain, guztiei gosari bat eskeiniko zaie, denetara 450 lagunentzako.