Biolin eta kitarra entzunaldiak izanen dira ortzegun arratsaldean Berako Musika Eskolan

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 27a

Biolin ikasleekin batera, kitarrakoak ere ariko dira. TTIPI TTAPA

18:00etan hasiko da emanaldia

Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolaren 30. urteurreneko ekitaldien barrenean biolin eta kitarra entzunaldia izanen da maiatzaren 27an, ortzegunean 18:00etan.

Katti Irastortzak biolinarekin, folk tradizionalaren “Scarborough fair” kantua alaia joko du; Urko Telletxeak kitarrarekin “Mailied” alemaniar abesti herrikoia; Ainara Ugaldek kitarrarekin, “El cargol” kataluniar abesti herrikoia; Irati Garaiarrek kitarrarekin “Alferraren astea” herrikoia; Sara Maraitxalarrek biolinarekin Aladdineko “Prince Ali”; Ainhoa Aguilarrek kitarrarekin Xabier Leteren “Gizon arruntaren koplak”; Ainhoa Aguilar eta Irati Garaiarrek kitarrarekin Joachim Van den Hoferen “Canario”; Nahia Garciak bibolinarekin Trevor Jonesen “El último mohicano”; Iker Garciak kitarrarekin Coyote Dax-en “No rompas mi corazón”; Manex Zapiainek kitarrarekin Vivaldiren “Udaberria”; Iker Etxartek kitarrarelon “Ortzadarrea” herrikoia; Jone Olaetxeak biolinarekin Mozart-en “Rondo” eta Herb Brown-en “Singing in the rain”; Itxaso Elizagoienek kitarrarekin Lainen “Itxaropen hautsien kaxa”; Maite Urkiak kitarrarekin Praetorius-en “Ballet”; Gerardo Ros-ek biolinarekin Scott Joplinen “The entertainer”; Maria Jesus Belzunzek kiarrarekin Lluis Llach-en “Laura”; Jose Joaquin Goikoetxeak kitarrarekin, egile ezezagunaren “Mi favorita”; Jone Olaetxea, Nahia Garcia eta Sara Maritxalarrek osatutako biolin hirukoteak Piovaniren “La vida es bella”, Purcell-en “Rondeau” eta Vivaldiren “Udaberria” joko dute eta Iker Garcia, Ainhoa Aguilar, Jose Joaquin Goikoetxea, Maite Urkia, Marian Biurrarena eta Miren Camisónek osatutako gitarra taldeak Polo Vallejoren “Tango para 4 o para 24” joko du, emanaldia bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun