Irakurketa saioak egin dira aurten ere Lesakako Tantirumairu ikastolan

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 27a

Pepita Zubillaga, Nati Martikorena, Manolo Arozena, Mari Carmen Ferrero eta Pili Alzuri aitatxi-amatxiak, ipuinak kontatu aitzinetik. TTIPI TTAPA

Maiatzaren 25ean, aitatxi-amatxien ahotik aditu zituzten ipuinak ikasleek

Azken urteetako ohiturari eutsiz, ikasleen irakurketarako motibazioa eragiteko saioak antolatu ditu aurten ere Lesakako Tantirumairu ikastolak. Bertze urte batzutan, lanbide ezberdinetako langileek edo gurasoek hizkuntza ezberdinetan kontatu dituzte ipuinak, baina maiatzaren 25ean, astearte arratsaldean, ikasleek aitatxi-amatxien eskutik aditu zituzten euskarazko ipuinak. Pepita Zubillaga, Nati Martikorena, Manolo Arozena, Mari Carmen Ferrero eta Pili Alzuri aritu ziren kontu kontari. Ikastolatik aipatu digutenez, ikasleek irakurtzea ez dela bakarrik ikastetxe barreneko kontua ikustea da helburu nagusia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun