Lasterkarako afizioa

Nerea ALTZURI 2010eko maiatzaren 25a

Badela zaletasuna ezin da ukatu. Batzuk betidanik parte hartu izan dute errepide nola mendiko lasterketetan. Bertze batzuk duela gutti hasi dira. Señorbaitako Daniel Iparragirreren kasua horixe da. 27 urteko gazte honek duela hiru urte Behobia-Donostia lasterketa egin zuen. Hortik gustatu eta segitzen du. Eta Urdazubiko Bestetan, urtero antolatzen den Kontrabandisten Lasterketan laugarren postua lortu zuen. 10,5 kilometroko ibilbidea 43 lagunek egin zuten. Danirekin solastuta, berak dio ez dela hainbertze txapelketa edo lasterketetan ibiltzen… Tarteka izaten duen har hori asetzeko baizik. Lanetik atera eta astean hiru aldiz entrenatzen omen du. Berriki berako Maratoi Erdian ere parte hartu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun