Eliza garbitzaileentzat Erriberrira ateraldia ekainaren 17an eginen da

Nerea ALTZURI 2010eko maiatzaren 25a

2004an Bilbora –goiko argazkian– eta 2005ean Erronkarira –beheko argazkian– egin ziren Eliza garbitzeko ateraldiak. Utzitako argazkiak

Joan ezin dutenentzat berendua izanen da

Aurten ekainean da. Eliza garbitzeko sari gisa Erriberrira ateraldia ekainaren 17an izanen da. Egun pasa hori egin ezin dutenentzat, berriz, ekainaren 14an Zahar Txokon berendua eginen da.
Urteak dira, Eliza hain garbi edukitzeko herriko 176 familik egiten duten lana eskertzeko, Parrokiak ateraldia antolatzen duela. Igantzin ere apeza bera izanik, igantziarrekin batera egin ohi da bidaia. Euskal Herrian barna hainbat ateraldi egin izan dira eta kasu honetan ere, autobusa eta egun guziko gidaria Parrokiak ordainduko ditu eta gainerakoa, eguneko bazkaria eta bisitak egiteko sarrerak, joaten den horren kontura izanen dira (25 euro).
Autobusa 07:45ean herriko aparkalekutik aterako da, eta bidean Noainen gosaldu ondotik, Erriberrira ailegatuko dira. Han Santamaria Eliza eta Nafarroako Erregeen Gaztelua bisitatuko dituzte. Ondotik, San Martin Unxeko bodega bat ikusi ondotik, herri horretako jatetxe batean bazkalduko dute. Bazkal ondotik, herriko punturik garrantzitsuenak bisitatuko dituzte, tartean, La Oliva monasterioa. Eta horrela akabera emanen zaio ateraldiari.
Bidaiara etxe bakoitzetik nahi duen guztia joan daiteke, eta egunean bertan arrazoi bategatik edo bertzeagatik izen emandako hori ezin bada joan, ordezkoa bidal dezake.
Bidaian parte hartu ezin duten herritar horiek Zahar Txokon berendua izanen dute. Kasu honetan, ordea, familia bakoitzetik lagun bat joan daiteke.

Izen-ematea

Berenduan eta irteeran izen-emateko epea, igande honetan, maiatzak 30, akautuko da. Herriko apezari, Martin Legarrari, deitu behar zaio (948 634030). Hortaz aparte, Erriberriko ateraldirako 25 euroko ordainketa ere aste honetan banku bidez egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun