Hurrengo hitzordua Aurizberrin egin du Igantziko Abesbatzak. Hala, larunbat honetan, maiatzak 29, harat joanen dira kontzertua eskaintzera. 16:00etan abiatuko dira autobusez aparkalekutik, eta emanaldia 20:00etan hasiko da. Hango abesbatzarekin ere kanta bat abestuko dute. Kontzertuaren ondotik, Aurizberriko Haizea jatetxean afalduko dute eta 00:30 aldera bueltarako autobusa hartu. Edozeinek izanen du Aurizberrira joateko aukera eta autobusa bete arte izena ematen ahal izanen da telefono hauetako batera deituta: 647 841988 (Blanka), 608 935282 (Roberto), 699 261575 (Gema) eta Iñaki (658 743363). Hori bai, apuntatzeko azken eguna ortzegun hau, maiatzak 27, izanen da. Truke bat izanen da, gero azaroaren 6an hangoak etorriko baitira Igantzira.