Faltzesko Iñurrieta Bodegara joateko irteera antolatu du Biltoki Elkarteak ekainaren 5erako, larunbata. Egun osoko ateraldia izanen da eta joan-etorria autobusez eginen da.
08:00etan aterako da autobusa, aparkalekutik. Bidean Lorentxo ostatuan gosaldu eginen dute. Gero Erriberrin gelditu eta herria ikusteko aukera izanen da. Handik, 13:00 alderako Iñurrieta Bodegara ailegatzea espero dute. Behin harat ailegatutakoan, bodega bisitatuko dute eta ondotik bazkaria izanen da. Handik bueltan, 19:00etan abiatuko dira.
Izen-ematea
Biltokiko bazkide direnek 35 euro ordaindu beharko dituzte egun guziko gastuengatik, eta bazkide ez direnek, 40 euro. Izen-emateko epea maiatzaren 30ean bukatuko da, eta Biltokin egin beharko da. Jende kopuruan ere muga paratu dute antolatzaileek, eta gehienez 50 lagun apunta daitezke.