Zalain Zokoko Xabier Plaza eta Jai Nafarroako txapeldun

Aitor AROTZENA 2010eko maiatzaren 25a

Ezker-eskuin, Xabier Almandoz, Agoitz Altzugarai, Miguel Angel Maia, Zalain Zokoko Xabier Plaza Garbisu txapelduna eta Jon Sanzberro etxalartarra, bigarrena. Utzitako argazkiak

Herriko ehiztari ordezkaritza handia izan zen maiatzaren 8an Etxarri Aranatzen

Maiatzaren 8an jokatu zen Etxarri Aranatzen, Nafarroako Arrastoko Ehiza Zakurren bigarren Txapelketa. Herriko ehiztarien ordezkaritza zabala izan zen eta Zalain Zokoko Xabier Plaza Garbisu suertatu zen Nafarroako txapeldun, Jai zakurrarekin 153 puntu eskuratu ondotik. Bigarren postua Etxalarko Jon Sanzberrok eskuratu zuen, Bat zakurrarekin. Herriko bertze ehiztariek ere parte hartu zuten: Xabier Almandoz Maiak Jai zakurrarekin; Agoitz Altzugarai Maiak Lur zakurrarekin eta Miguel Angel Maia Mitxelenak Pinto zakurrarekin. Denera 42 zakurrek parte hartu zuten lehian eta basurde arrastoa segitu behar izan zuten, beraien lana aztertu zuten epaileen begiradapean. Sailkapen orokorreko lehen hiru postuak Burgosko koadrila bateko kideentzat izan ziren. Nafarren artean, Bortzirietako ehiztariak gailendu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun