Errendimendu bikainagatik estatuko saria hartu du

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Utzitako argazkiak

Txistularia, dantzaria, bizikletan ibiltzea gustuko duena... Eta ikasle bikaina ere bai. Unibertsitate ikasketetan errendimendu bikainagatik Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak ematen duen sari bat hartu baitu aurten Aitor Erdozainek. Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak egin ditu Aitorrek Nafarroako Unibertsitateko Goi-mailako ingenieritza eskolan, Donostian, eta horri dagokion estatuko bigarren saria da eman diotena. Aipamen honen bidez, 2.650 euro hartuko ditu.
Gaur egun, doktoretza egiten ari da 25 urteko gaztea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun