Udalbiltzaren kontrako epaiketa uztailaren 15ean hasiko da Madrilen. Hilabete berean bertze hiru saio izanen dira eta irailean segituko du. Duela zazpi urte abiatu zuen Garzon epaileak auzia, eta geroztik epaiaren zain egon dira 22 auzipetuak, tartean Oskar Goñi herritarra. 10 urteko kartzela zigorra eskatua du Fiskaltzak bere kontra.