Sanesteban bestetako programarekin banatuko den Berako Oihua aldizkarian artikuluak idazteko deialdia egin du Udalak. Nahi den gai eta luzera izaten ahal dute, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira. Artikulu guzientzako lekua ez izanez gero, entregatze ordena errespetatuko litzateke.
Aurkezteko epea ekainaren 11n akabatuko da eta bi modu daude aurkezteko: kultura@ berakoudala.net zein kultura.bera@gmail.com-era idatziz, edo Kultur etxera eramanez.
Kartel lehiaketa
Ekainaren 4an bukatuko da bestetako kartelak aurkezteko epea. Nahi duen guziak parte hartu ahal izanen du, eta nahi hainbertze lan aurkeztu ere bai. Kartelak besta giroa islatu beharko du Berako Sanesteban Bestak 2010 testua agertu beharko da nahitaez. Gainerako xehetasunak www.berakoudala.net web orrian.