14-18 urte artekoen Nafarroako Eskolarteko finala ortziralean eginen da Beran

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

14 urte artekoen finala, berriz, ekainaren 5ean jokatuko da

Udaberriarekin batera, ailegatu da Eskolarteko Txapelketen tenorea ere. Bertsozale Elkarteak antolatuta, Iparraldean, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan jokatuko dira, bi kategoriatan banatuta: 14 urte arteko gaztetxoak batetik, eta 14 eta 18 urte bitartekoak bertzetik. Bada, Nafarroari dagokion finaletako bat Beran jokatuko da ortziral honetan, maiatzak 28. 14 eta 18 urte bitartekoen finala, hain zuzen, Kultur Etxean eginen da.
14 urte artekoen finala, berriz, ekainaren 5ean jokatuko da Larraintzarren, Nafarroako Bertso Eskolen Egunean.
Bertzalde, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finala Agurainen (Araba) izanen da ekainaren 19an. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun