Urteroko moduan, Sanesteban besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu nahi dute Berako Kultur Batzordetik. “Oraindik Berako 2010eko San Esteban bestak urruti ikusten ditugun arren beratar guziak animatu nahi ditugu Berako Oihua bestetako aldizkarirako beraien idatziak prestatzera” diote bere idatzian.
Lanek nahi den gai eta luzera izaten ahal dute, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira. Artikulu guzientzako lekua ez izanez gero, entregatze ordena errespetatuko litzateke. Idatziak aurkezteko epea ekainaren 11n (ortziralea) akabatuko da. Lanak, posta elektronikoz kultura@berakoudala.net eta kultura.bera@gmail.com helbideetara bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz zuzenean Berako Kultur etxera eraman. Ahal izanez gero, lanak formatu digitalean aurkeztea eskertuko luke Kultur Batzordeak.