Bortzirietako korrikalariak bikain ibili ziren Zegama-Aizkorri Mendi Maratoian

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 19a

Eskualdeko korrikalariak, proba hasi baino lehen: Goitian, ezker-eskuin, Fernando Etxegarai, Josema Huizi, Unai Santamaria, Josu Unsion eta Asier Etxeberria. Kokoriko, Aitor Mitxelena, Iñigo Lasaga et

Ohorezko postuetan, Fernando Etxegarai beratarra laugarren izan zen eta Iñigo Lasaga etxalartarra hamabigarren

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoi entzutetsua burutu zen igandean eta eguraldi kaxkarrari aurre eginez, eskualdeko ordezkaritza bikaini ibili zen.

Euskadiko selekzioan aritzen den Fernando Etxegarai beratarrak meritu handiko laugarren postua eskuratu zuen; 4 ordu, 13 minutu eta 32 segunduko denborarekin. Hirugarren aldiz garaile suertatu zen Kilian Jornet irabazleak baino 17 minutu gehiago behar izan zituen ibilbide gogorra osatzeko. Aitor Osa Itziarko txirrindulari profesional ohia izan en bigarren eta Miguel Angel Herasek osatu zuen podiuma.

Manttale taldeko korrikalariak ere bikain ibili ziren; Iñigo Lasaga etxalartarra hamabigarren izan zen, 4 ordu, 28 minutu eta 34 segunduko markarekin; Unai Santamaria hernaniarrak 29. postua eskuratu zuen, 4 ordu, 41 minutu eta 14 segunduko denborarekin; Iñaki Larrañaga beratarra 144. postuan helmugaratu zen, 5 ordu, 29 minutu eta 40 segunduko markarekin; Josu Unsion beratarra 219. postuan sartu zen, 5 ordu, 53 minutu  eta 39 segunduko denborarekin; Aitor Mitxelena lesakarra 229. izan zen, 5 ordu, 55 minutu eta 29 segunduko denborarekin eta Josema Huizi beratarra 237. postuan sartu zen, 5 ordu, 58 minutu eta 48 segunduko denborarekin.

Erronkariko Adi-Ike taldean ari den Asier Etxeberria lesakarra 407. postuan helmugaratu zen, 7 ordu, 50 minutu eta 22 segunduko denborarekin.

Aipatzekoa da 500 korrikalari baino gehiago atera zirela Zegama-Aizkorri proba gogor honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun