Bolondres taldeen lana bultzatzeko biltzen hasi dira Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2010ko mai. 18a, 12:59

Maiatzaren 13an egin zuten lehen bilera Berako Herriko Etxean. TTIPI TTAPA

Ekainaren 8an eginen dute bigarren bilera Berako Gure Txokoa elkartean

Bortzirietan bolondresen lana bultzatzeko asmoz lehenbiziko bilera egin zuten maiatzaren 13an Berako Herriko Etxean, Berako udal ordezkariek, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako teknikariek eta Lesakako Nagusilan eta Berako Elkarizan boluntario taldeetako kideek. Lesakako Nagusilan taldeak adintuei lagun egiten die eta Alonso Obeso buru dutela, hiruzpalau bolondres biltzen dira. Berako Elkarizan taldean ere adineko jendearekin ateraldiak antolatzen dituzte. Joan den ortzeguneko bileran, bolondres taldeen egoera zertan den aztertu zuten eta asmoa bi taldeak indarberritzea da eta, adli berean, jende berria murgiltzea laguntza talde hauetan. Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik gogoratzen dutenez, bolondres talde hauek lan ezberdinak egin ditzakete eta norberak aukeratzen ahal du bere denbora zertan eskaini: ezinduekin kanpaldiak, aisialdia eta denbora librea; beharra dutenentzat garraio zerbitzua eskaini; eskola laguntza; Saharako haurrak hartu; ospitaletan laguntza eman; adintuekin egon eta bertze hainbat.

Bigarren bilera ekainaren 8an eginen dute, Berako Gure Txokoa elkartean. Berenduaz gain, bolondresen zerrenda ere berritu nahi dute. Bilerara joateko interesa dutenek 948 635036 telefonora deitzen ahal dute edo ssb@lesaka.net helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun