Nafarroa Oinez Mus txapelketa Lesakako Atxaspin ortziral arratsean

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 14a

Irabazleek Iruñean jokatuko den finalera joateko aukera izanen dute

Nafarroa Oinez 2010 dela eta, mus txapelketa antolatu da Nafarroa osoan. Atxaspi ostatuan jokatuko da kanporaketa maiatzaren 14an, 22:30ean. Lehenbiziko hiru bikoteek sari politak jasoko dituzte eta irabazleek gainera Iruñean jokatuko den finalera joateko aukera izanen dute. Sarreren prezioa 8 eurokoa izanen da, horietatik 5 euro Nafarroa Oinezentzat eta gainerakoa bertan banatuko diren sarietarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun