Berako Gazte Eguna ospatuko da larunbatean

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 14a

Gaztetxean bazkaldu ondotik herrira kalejiran jautsiko dira gazteak, jokuak egiteko. TTIPI TTAPA

Kaxerna Gaztetxeak hainbat ekitaldi prestatu ditu

Berako gazteen arteko harremana hobetu, euskara bultzatu eta Gaztetxe autogestionatua jendeari hurbiltzeko helburuarekin, Gazte Eguna antolatu du Kaxerna Gaztetxeak larunbaterako, maiatzak 15.

10:00etan hasiko dute eguna Gaztetxean. Aurkezpenen ondotik, talde bakoitza hirutan banatuko da: batzuk murala egin beharko dute; bertzeek bazkaria –aurten librea– eta hirugarren multzoak bortz minutuko bideo bat prestatu beharko du. 13:30ean grabatutako bideo horien emanaldia eginen da eta gero bazkaria. 16:00 aldera jokoak egitera jautsiko dira herrira kalejiran, eta furgoneta batekin poteo bat eginez, jokoak herrian barna eginen dira. Bukatzeko, 19:30ean luntxa eta kontzertua izanen dira Gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun