Iraia Etxabideren kartelak iragarriko ditu Lesakako Sanfermin bestak

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

Lesakako Sanferminetako kartela goitian. Erdian, programaren azalean joanen den irudia eta beheitian gibeleko aldean joanen dena, Irain eskolako Javier Elizaldek egina. TTIPI TTAPA

Programarako azal lehiaketa ere Lesakako gazteak irabazi du

Iraia Etxabide Etxeberria herriko neska gaztearen kartelak iragarriko ditu aurten Lesakako Sanferminak. “Sanferminak” lanarekin nagusitu da kartel lehiaketara aurkeztutako 11 lanen artean eta 500 euro eskuratuko ditu. Programako azal lehiaketa ere Iraia Etxabidek irabazi du “Neska-mutilak” lanarekin (8 lan aurkeztu ziren) eta bertze 500 euro irabazi ditu. Programaren gibeleko azalaren lehiaketa, berriz, Irain eskolako 5. mailako Javier Elizalde Benitezek irabazi du, “Zapata” lanarekin. Herrian Lehen Hezkuntzan ari diren ikasleek 39 lan aurkeztu zituzten. Eskola-materiala erosteko 300 euroko bonoa eskuratuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun