16 gaztek Sendotza egin zuten joan den maiatzaren 2an. Sei herritarrak eta bertze hamar igantziarrak. Gazte hauen guraso, familiako eta gainerako herritarrak tarteko, jende andana bildu zen mezan. Bi urtetik behin izaten denez konfirmazioa, lau urteren buruan herrian izanen da. Hurrengoa Igantzin eginen baita. Bertzalde, larunbat honetan, maiatzak 15, hiru haurren bataioa izanen da 12:00etan, eta horien artean daude, Olaia Mindegia Taberna eta Josu Larraioz Alzuri. Sakramentuen zerrenda osatze aldera, ekainaren 6an, Jaunartzeak izanen dira: Igor Alzuri Otxoteko, Julen De La Loma Bergara, Aimar Zubieta Larretxea eta Jon Zabala Iparragirrek eginen dute Jaunartzea.