Medikuaren etxeko obrak

Nerea ALTZURI 2010eko maiatzaren 13a

Aspaldikoxtik medikuaren etxearen gaiari tiraka gabiltza. Izan ere, etxe­bizitza bilakatzeko asmoz, herriko langileak goiko solairuan lanean ari dira. Udalaren nahia lan hauek urte honen ba­rrenean ahalik eta abudoen egitea eta erren­tan ematea da, egin­­dako inkestaren emai­tzak errespetatuz. Hala, lehendik dauden etxe­ hutsak erabiltzeko modu egokia dela uste du Udalak. Eta familia edo herriko norbaitek etxearen beharra balu, irtenbidea emanen litzaio­­ke.
Oraindik zehaztu gabe dago nolako baldin­tzak izanen diren errentan ematerako orduan. Baina proiektu hau ai­tzi­nera doa eta interesa­tuekin harremanetan jar­tzeko asmoa dago. Gisa berean, aranztarrei etxea ikusteko aukera ematea ere pentsatzen dabil Udala, eta ho­rren ondotik, deialdi be­rri bat egitea. Etxea eta obrak ikusi ondotik, jendeak pausoa ematea errazagoa izanen delakoan bai­tago. Honen berri gehiago izanen dugula ageri da azken udal be­rrietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun