Tokiko hedabide baten lana nolakoa den erakusteko, eta bidenabar, ikasteko asmoz, Xaloa Telebistak Herriz-Herri egitasmoa jarri du martxan ikasturte honetan. Hainbat herrietako eskoletan sartu eta ikasle eta irakasleekin harremanetan egoteaz gain, herriko jende ezagunekin egindako elkarrizketekin osatzen dute saioa. Lehiaketak ere bere tartea izaten du. Gainera, Iñaki Alustiza aranztarra eta Xaloako aurkezlea, gidari lanetan aritzen da.
Maiatzaren 24tik 28ra Xaloako unitate mugikorra herrian izanen dugu eta kameralari, teknikari eta aurkezleek herriko hainbat txoko eta kontu bilduko dituzte. Arantzari buruzko saioa grabatuko dute, eta Xaloa Telebista ezin bada ikusi ere, Internetera sarbidea duzuenok www.tokiko.tv-en aukera izanen duzue. Erne beraz!