Unai Telletxea eta Joseba Aldabe bikotea berriz ere txapeldun izan da, oraingo honetan, Irurtzungo Pilota Txapelketan, infantil mailan. Maiatzaren 1ean jokatu ziren finalak eta nahiz eta galtzen hasi, 18-13 irabazi zieten Burlatako Iñigo Larunbe eta Joseba Sarasari. Argazkian aurkariekin ageri dira Telletxea eta Aldabe, txapela buruan eta kopa eskuan dituztela –ezkerretik hasita, lehen biak–.