Eguraldiak ez zuen aunitzik lagundu, baina giro ederrean joan ziren Udaberriko Bestak. Ortziraleko bertso afarian, adibidez, 40 bat lagun bildu ziren.
Haur eta gurasoen larunbat goizeko mendi irteera, ordea, eguraldi txarragatik egin gabe gelditu zen. Horren ordez betiko jokoak izan zituzten, frontoian. Arratsaldean, eskolako ikasleen antzerki emanaldia ere hagitz arrakastatsua izan zen.
Igande goizeko mendi irteeran jende guttik parte hartu zuen, eguraldi txarra egin baitzuen. Eta musika eskolakoen emanaldia ere bertan behera gelditu zen. Dena den, ikasturtea bukatu baino lehen, seguraski ortziral arratsalde batean eskainiko dute saioa.