Frontoian bikain aritzen dela jakina da, baina trinketeko lehen esperientzian ere ederki moldatu da Beñat Oronoz pilotaria. GRAVN txapelketan, jubenil mailako buruz buruko txapelketan Nafarroa ordezkatu du eta finalera ailegatu zen, Araba eta Gipuzkoako pilotariak kanporatu ondotik. Maiatzaren 1ean Mendillorrin jokatutako finalean, aldiz, 34-35 galdu zuen Bizkaiako ordezkariarekin.