Tantirudantza arrakastatsua aurten ere

Aitor AROTZENA 2010eko maiatzaren 13a

Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak Udalaren laguntzaz antolatutako Tantirudantza jaialdia giro ederrean ospatu zen apirilaren 25ean. Eguraldi eguzkitsua eta goxoa lagun, goizean, ongi-etorria eta hameketakoaren ondotik, Urretxuko Lurra, Getariko Gure Txeru eta Faltzesko Makaia taldeetako dantzari ttikiak, herriko Tantirumairukoekin batera, karrikaz-karrika ibili ziren, Lesakako hain­bat txokotan beraien dantzak eskainiz. Herriko dantzarik tipikoena, Zubigainekoa, eskaini zioten herriko dantzariek bisitariei eta gero plazan bildu ziren talde guziak, beraien emanaldia eskaintzera. Bazkalondoan, Patxin eta Potxin pailazoek emanaldia eskaini zuten plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun