Isidoro Fagoaga Musika Eskolaren 30. urteurrena dela eta, ekitaldi aunitz izanen dira maiatzean. Eta horietako bat maiatzaren 2an izan zen, Beasaingo Musika Eskolako bandaren eta Berako musika bandaren arteko topaketa egin baitzen. Kalejiraren ondotik, kontzertua eskaini zuten Kultur Etxean. Aipatzekoa da ekainaren 17ra arte, 30 urteak biltzen dituen argazki erakusketa ikusgai egonen dela musika eskolan, astegunez 16:30etik 19:00etara.