Nafarroako Kirol Jolasen barne, mendi ibilaldietako finala eginen da igandean

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

Utzitako argazkiak

Orientazio proban, bi herritar gailendu dira

Nafarroako Kirol Jola­sen barne, Nafarroako Mendi Federaziok hainbat proba antolatzen ditu gaztetxoentzat. Eta horietako bat,  mendi ibilaldietako finala, eginen da he­rrian igande honetan.
Larun Mendik anto­la­tu du eta 10 eta 17 urteko neska-mutikoek har dezakete parte. Ibardinetik abiatuta, Landagaita eta Larunetik pasatuz, berriz herrira bueltatu­ko dira, 13 kikometroko ibilbidea egindakoan. Ttikienek, aldiz, 8 kilometroko ibilbidea izanen dute, Landagaitatik he­rri­ra jau­tsi­ko baitira. Helmugara­tzean, jan-edanaz gain, jokoak izanen dira.


Kirol Jola­sen barrenean, bertzalde, mendiko orienta­zio proben fina­lak egin ziren apirilaren 18an Al­tsa­sun. Mapa batekin, baliza edo mugarriz­ bete­tako ibilbidea osatu behar izan zuten, muga­rri ho­rietako bakoi­tzean eurekin eraman zuten pape­rean, zegokion lauki­txoan­ marka eginez. Jubenil mailako nesken kate­gorian, Naia Esnaola eta Itxa­ro Errandonea herritarrak txa­pel­dun eta az­pi­txa­peldun izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun