Bertsolaritza Hezkunda Arautuan proiektuaren barruan egiten den Bertsopaper Lehiaketa aitzinera doa. Nafarroako bortz eskualdetan egiten da sari banaketa eta bakoitzeko lehen sarituen artean erabakitzen da zeintzuk diren Nafarroako irabazle.
Bortziriak izan da sariak banatzen lehena. Apirilaren 30ean 133 lanen artean aukeratuak zein izan diren jakinarazi zen Berako Kultur Etxean.
Bortzirietan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoetan, lehenbiziko saria Berako Rikardo Barojako Oier Larretxeak eraman zuen; eta Enaitz Telletxea (Igantziko eskola), Katti Irastorza eta Ainara Pacheco (Rikardo Baroja), Aroa Martin eta Gaizka Zandio (Berako Labiaga Ikastola) eta Ane Telletxea eta Kattalin Odriozolarentzat (Lesakako Tantirumairu Ikastola) izan ziren aipamenak.
5. eta 6. mailakoen lehen saria, berriz, Paulo Ramosentzat (Tantirumairu) izan zen eta Julen Telletxea (Etxalarko Landagain eskola), Mikel Castillo (Labiaga), Ane Arburua (Rikardo Baroja), Asier Oses (Labiaga), Ganix Arruti (Tantirumairu), Iker Pikabea (Lesakako Irain eskola) eta Urki Txoperenarentzat (Tantirumairu) izan ziren.
DBHko 1. eta 2. mailakoen kategorian, Xabat Matxikote atera zen garaile (Berako Toki Ona); eta aipamenak Ainhoa Larretxea (Toki-Ona) eta Maddalen Lopezentzat (Labiaga) izan ziren. DBH 3. eta 4.mailakoetan, azkenik, Ainara Etxabidek (Toki-Ona) eraman zuen lehen saria eta aipamena Mikel Teiletxearentzat (Toki Ona) izan zen.
Baztan-Malerrekako sariak
Baztan-Malerrekako sari banaketa maiatzaren 12an, asteazken honetan, egitekoa zen, 10:30ean Elizondoko kiroldegian. Baztan ikastola, San Francisco Javier ikastetxea, Irurita, Erratzu eta Gartzaingo eskolak, Lekaroz institutua, Doneztebeko San Migel ikastetxea eta Mendaur ikastetxeko ikasleak egotekoak ziren ekitaldian.
Leitzaldeko sari banaketa
Mendebaldeko sari banaketa, berriz, maiatzaren 26an izanen da Leitzako zinema aretoan. Sariketa horretan, bertzeak bertze, Leitzako Erleta eskola eta Amazabal institutua, Goizuetako Xalto eta Aresoko ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte. Hauekin batera, Lekunberriko Ibarberri, Larraintzarreko Irurita Gotzaia eta Beteluko Araxes ikastetxetakoek parte hartu dute Mendebaldeko sariketan.