Maiatzaren 13, 14, 20 eta 21ean XVI. Mugaz Gain Antzerki jaialdia eginen da Beran, Antzerkia eta Eskolak antolatua, Berako Kultur Batzordearen laguntzaz.
Maiatzaren 13 eta 14an DBHko ikasleek parte hartuko dute eta maiatzaren 20 eta 21ean Lehen Hezkuntzakoek. Eskolan egiten den antzerki lana zabaltzea eta jendea antzerkia ikustera heztea du helburu jaialdi honek eta sarrerak euro batean izanen dira.
EGITARAUA
Maiatzaren 13a, ortzeguna
10:30 Dantzaz blai (Antzerki ta Dantza Eskola; Lasarte-Oria)
13:20 Fablilla del secreto bien guardado (Marianistas; Donostia) gaztelaniaz
Maiatzaren 14a, ortzirala
11:00 Zu bai zaborra zu! (Pasaia-Lezo Lizeoa; Pasaia-Lezo)
13:20 You are not (in) sane (Iturrama Institutua; Iruñea)
Maiatzaren 20a, ortzeguna
12:00 Elurte handia (Ricardo Baroja; Bera)
15:00 Anaia konkordunak (Jesusen Bihotza; Bera)
Maiatzaren 21a, ortzirala
10:00 Kontuz otsoak... auuu (Labiaga Ikastola; Bera)
12:00 Itzultzeko asmoarekin (Igantziko Eskola; Bera)
15:00 Uraren bidean barrena (Ricardo Baroja; Bera)
ATEAK ZABALIK
Maiatzaren 20a, ortzeguna
18:30 Anaia konkordunak eta Elurte handia
Maiatzaren 21a, ortzirala
18:30 Uraren bidean barrena eta Kontuz ostoak... auuu