Piano eta teklatu entzunaldiak eskainiko ditu astearte arratsaldean Berako Musika Eskolak

TTIPI TTAPA 2010ko mai. 11a, 11:47

Akordeoi eta trikitixa ikasleek maiatzaren 25ean eskainiko dute emanaldia. TTIPI TTAPA

Asteazkenean txistu, perkusioa, saxofoia eta klarineteko ikasleen txanda izanen da

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolaren 30. Urteurrena dela eta maiatzean antolatu diren ekitaldien barrenean, piano eta teklatu entzunaldia eginen da maiatzaren 11n, asteartean 17:30ean Musika Eskolan. Pianoarekin, Ainhoa Martin eta Leire Ruizek Turk-en “Spring song” joko dute, Ainara Ibarbourek eta Mari Jose Bergarak Beyer-en “Vals”, Gemma Leiza eta Jone Leizak Russian Lullaren “Cradle Song”, Katixa Etxegarai eta Nahia Telletxeak “John Brown”; teklatuekin Bixi Gorostidik “Zorionak zuri”, Ainara Ibarbourek “Bugle Call”, Ainhoa Martinek “Pipi Calzaslargas”, Leire Ruizek “Zorionak zuri”, Gemma Leizak  Mors-en “Défile de la caravane”, Jone Leizak Churchill-en “Whisle while you work”, Nahia Telletxeak “Saylor boy when will you marry me?” eta berriz ere pianoarekin Zuhatz Lekuberriak eta Carmen Morenok “The Showman”, Maialen Ruiz eta Iraia Gilleneak “Mexican clap hands dance”, Amaia Abuin eta Mari Jose Bergarak Abriln “Gaviotas”, Carmen Morenok “Gavottina”, Maialen Ruizek “Mickey blues”, Naiara Dagerrek “Little waltz”, Irati Errandoneak Maria Vallaren “Paseo bajo las estrellas” eta Beethovenen “Para Elisa”, Irene Martinezek Pachelbel-en “Canon”, Alaitz Aguilarrek Yirumaren “Crepúsculo River Flows in your” eta Maddi Ugalde eta Idoia Martinezek Michael Nyman-en “El piano”.

Asteazkenean, maiatzaren 12an, txistu, perkusioa, saxofoia eta klarineteko entzunaldia izanen da 18:00etan.

Maiatzeko entzunaldiak bukatzeko, hilaren 25ean trikitixa eta akordeoi ikasleek eskainiko dute emanaldia 17:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun