Larunbatean, maiatzaren 15ean, Iruñean eginen den Euskararen Aldeko Manifestaziora joateko, Lesakako Tantirumairu eta Berako Labiaga Ikastolek autobus bat antolatu dute. Izen emateko epea maiatzaren 13a arte da.
Autobusa arratsaldeko 16:00etan Beratik aterako da, 16:15ean Lesakatik pasatuko da eta Iruñetik arratsaldeko 20:30ean abiatuko da bueltan.
Ingeleseko udalekuak
Bertze aldetik, Labiaga Ikastolak, urtero bezala, Ingeleseko Udalekuak antolatu ditu uztailaren 1etik 30era. Deialdia bortz eta hamalau urte bitarteko haurrentzat irekia da eta izena emateko epea maiatzaren 21era bitarte irekia dago Labiaga Ikastolan bertan, 948630172 telefonora deituz.