Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan proiektuaren barrenean Bertsopaper lehiaketa antolatzen du azken urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Nafarroa osoan bertsolaritza jasotzen duten gaztetxoei bideratua, klasean landutakoa praktikara eramateko lehiaketa da. Bortz eskualdetan egiten dituzte sari banaketak, Bortzirietan, Sakanan, Baztan-Malerrekan, Mendebaldean eta Iruñean eta lehen sarituen artean erabakitzen da zeintzuk diren Nafarroako irabazleak.
Bortzirietan joan den ortziralean, apirilaren 30ean egin zen sari banaketa. Guzira 133 bertsopaper aurkeztuak ziren Lesakako Tantirumairu ikastolatik eta Irain eskolatik, Berako Rikardo Baroja eskolatik, Labiaga ikastolatik eta Toki-Ona institututik, Igantziko eskolatik eta Etxalarko Landagain eskolatik.
Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailan, lehen saria Rikardo Barojako Oier Larretxea Agirrerentzat izan zen eta aipamenak jaso zituzten Tantirumairuko Ane Telletxea eta Kattalin Odriozolak, Igantziko eskolako Enaitz Telletxeak, Rikardo Barojako Katti Irastorza eta Ainara Pachecok eta Labiagako Aroa Martin eta Gaizka Zandiok.
Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetan, Tantirumairuko Paulo Ramos Zumaldek lortu zuen lehen saria eta aipamenak izan ziren Landagaineko Julen Telletxearentzat, Labiagako Mikel Castillo eta Asier Osesentzat, Rikardo Barojako Ane Arburuarentzat, Iraingo Iker Pikabearentzat eta Tantirumairuko Ganix Arruti eta Urki Txoperenarentzat..
DBHko lehen eta bigarren mailan, Toki-Onako Xabat Matxikote igantziarrak lortu zuen lehen saria eta Toki-Onako Ainhoa Larretxea beratarraren eta Labiagako Maddalen Lopez lesakarraren lanak aipatuak izan ziren.
DBHko hirugarren eta laugarren mailan, Toki-Onako Ainara Etxabide Sagarzazu lesakarrak lortu zuen lehen saria eta ikastetxe eta herri bereko Mikel Telletxeak aipamena jaso zuen.
Baztan-Malerreka eta Leitzaldekoak
Aipatzekoa da bertze eskualdetan ere datozen asteetan eginen direla sari banaketak.
Baztan-Malerrekako sari banaketa datorren astean izanen da, maiatzaren 12an, 10:30ean Elizondoko kiroldegian. Bertara joanen dira parte-hartu duten ondoko ikastetxeetako ikasleak: Baztan ikastola, San Francisco ikastetxea, Irurita, Erratzu eta Gartzaingo eskolak, Lekarotz institutua, Doneztebeko San Miguel ikastetxea eta Mendaur ikastetxea.
Mendebaldeko sari banaketa berriz, maiatzaren 26an izango da Leitzako zinema aretoan. Eskualde horretan sartzen ditugu, Leitza, Goizueta, Lekunberri, Larraintzar, Betelu eta Areso. Ikastetxeak, ondokoak: Leitzako Erleta eta Amazabal, Goizuetako Xalto, Lekunberriko Ibarberri, Larraintzarreko Irurita Gotzaia, Beteluko Araxes eta Aresoko ikastetxea.